Fabrikazio aditiboko Stratasys multinazionalaren jardunaldia Tknikan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Fabrikazio aditiboko Stratasys multinazionazionalak Tknika hautatu du bere jardunaldi teknikoak burutzeko. Bertan Europa eta Ekialde Hurbileko bazkide banatzaileak izan dira, aste honetan zehar irailaren 4tik 6ra.

Hiru eguneko egitarauaren barnean partaideek Euskadiko Lanbide Heziketaren berri jaso ahal izan zuten, eta Tknikan garatzen diren proiektuak eta instalakuntzak bisitatu zituzten. Horrez gain jardunaldiko zenbait hitzalditan gure irakasleek ere parte hartzeko aukera izan zuten.

Stratasys-ek eta Tknikak kolaborazio akordio bat sinatu zuten 2017an, edukiak eta ikastaroak garatzeko fabrikazio aditiboko arloaren inguruan. Elkarlan honen baitan garatu da aipaturiko jardunaldia eta bi erakundeen apostuaren erakusgarri da.