Ethazi astea 2020

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

TKNIKAtik irakasle, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.

Horretarako ekainaren 15etik 19ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguru berriaren inguruan.

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

Aurten egoera berezian aurkitzen gara, formakuntza saioak modu digitalean eskainiko ditugu eta ETHAZI 2020 astean jorratuko ditugun gaiak normalkuntza berri honetara egokitu ditugu.

Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).

Matrikulazio epea: 2020ko ekainaren 10.

Ebazpena: 2020ko ekainaren 11ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan baztertua izan den.

Onartuta izan den pertsonak kurtsoara modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.

Oharra: formakuntza saioak eta tailerrak modu digitalean eskainko dira eta grabatu egingo dira.

Programa

 

ekainak formakuntza saioa plazak lekua izen-ematea
15 ETHAZI eredua eta ETHAZI mitoak
Helburua:
Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaskuntza-eredua ezagutzea, eta horren inguruan dauden mitoak eta aurreiritziak identifikatzea eta argitzea.
Norentzat: Ereduari buruzko oinarrizko ezagutzak eta ezagutza aurreratuak dituzten irakasleentzat.
Ordua: 09:00
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
50
plaza
TKNIKA
on-line
Tailerra

 

15 ETHAZI eredua eta ETHAZI mitoak
Helburua:
Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaskuntza-eredua ezagutzea, eta horren inguruan dauden mitoak eta aurreiritziak identifikatzea eta argitzea.
Norentzat: Ereduari buruzko oinarrizko ezagutzak eta ezagutza aurreratuak dituzten irakasleentzat.
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: euskara
50
plaza
TKNIKA
on-line
Tailerra

 

16 Praktika onak
Helburua:
Irakasleon artean ikaskuntza esperientzia positiboak partekatzea eta elkarrekin ikastea. FP Euskadi ikaskuntza ereduarekin lotutako arlo ezberdinetako praktika onak aurkeztuko dira.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak, bereziki elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleak.
Ordua: 12:00
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
150
plaza
TKNIKA
on-line
Webminar

 

17 IKTak eta Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa
Helburua:
erronka baten fase bakoitzean lortu beharreko helburuetan oinarrituta, jarduera eta baliabide digitalak zehaztea, prozesua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren ebidentziak jaso ahal izateko helburuarekin.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak batez ere erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ereduan lan egiten ari direnentzat.
Ordua: 09:00
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara
150
plaza
TKNIKA
on-line
Webminar

 

17 IKT gaitasunak COVID egoeran
Objetivo: El marco #DigComp y las competencias digitales siguen siendo un enigma para una gran parte de los docentes. Sobre la vivencia de confinamiento de cada participante, trataremos de conectar esas experiencias personales y relacionarlas con las competencias digitales y el marco #DigComp.
Para quién: Profesorado de formación profesional, en especial coordinadoras de aprendizaje y docentes que desarrollan su actividad pedagógica a través del modelo de aprendizaje colaborativo basado en retos.
Ordua: 
12:00
Iraupena: 
1,5 ordu
Hizkuntza: 
gaztelania
 150 plaza TKNIKA
on-line
Webminar

 

18 Erronketan sakontzen
Helburua: Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza prozesuetan 11 pausuetako prozesuan diseinu koherenteak sortzea. Partehartzaile bakoitzak bere erronka bat aztertuko du gidaritzapean.
Norentzat:
Lanbide Heziketako irakasleak batez ere erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ereduan lan egiten ari direnentzat.
Ordua: 09:00
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara
50 plaza TKNIKA
on-line
Tailerra

 

18 ETHAZI eredua testuinguru erdi presentzialean
Helburua: 2019/2020 ikasturte amaiera ez da xamurra izaten ari, baina garrantzitsua deritzogu burua 2020/2021 ikasturte hasierari begira ere jartzeari irailean izan dezakegun egoerari aurre hartu diezaiogun. Saio honetan, ETHAZI ereduaren egokitzapenerako egin ditzakegun hausnarketa garrantzitsuenak zeintzu diren azalduko dizkizuegu.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasle guztientzat nahiz erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleei zuzendua egon.
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
150 plaza TKNIKA
on-line
Webminar

 

19 Vínculos en entornos semipresenciales
Helburua: Aurrez aurrekoak ez diren egoeretan ikaskuntza loturak eusteko estrategiak aurkitzea.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak, bereziki ikaskuntza-koordinatzaileak, eta erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleak.
Ordua: 12:00
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: gaztelania
150 plaza TKNIKA
on-line
Webminar