Helburua: 2019/2020 ikasturte amaiera ez da xamurra izaten ari, baina garrantzitsua deritzogu burua 2020/2021 ikasturte hasierari begira ere jartzeari irailean izan dezakegun egoerari aurre hartu diezaiogun. Saio honetan, ETHAZI ereduaren egokitzapenerako egin ditzakegun hausnarketa garrantzitsuenak zeintzu diren azalduko dizkizuegu.Norentzat: Lanbide Heziketako irakasle guztientzat nahiz erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleei zuzendua egon.

Iraupena: 1.50 ordu
Lekua: On-line
Edukiera: 150 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
11,5018-06-202012:00-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

 -

Edukiak

 - ETHAZI eredua testuinguru erdi presentzialean

Metodologia

 - Formakuntza digitala (on-line presentziala, webminar)
 
Oharra: formakuntza saioak eta tailerrak modu digitalean eskainko dira eta grabatu egingo dira. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu (150) hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da ikastetxe bereko irakasleentzat, betiere Ikastetxeko Proiektua kontuan hartuta.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.