Ethazi astea 2019
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
TKNIKAtik irakasle, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko tailerrak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 10etik 14ra topaketa eta jarduera ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguru berriaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).
Izen-emate epea: 2019ko maiatzaren 16tik 22ra.
Ebazpena: 2019ko maiatzaren 30ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
•Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datu guztiak osatuz).
Matrikulazio epea: 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era.
Programa
ekainak | ||||
10 | Ikaskuntza-komunitatea: Ebaluazioa | |||
11 | Ikaskuntza Koordinatzaileen Topaketa | |||
Tailer irekiak | ||||
12 | Erronketan ikaskuntza dinamizatzeko teknikak: ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko erronkaren fase ezberdinak dinamizatzeko erabil ditzakegun tresna ezberdinekin esperimentatzeko tailerra. Hizkuntza: gaztelania |
40 plaza |
San José Maristak Ikastetxea Durango |
![]() |
12 | Ebaluazioa: errubrikak, egunerokoa eta porfolioa: Ethazi ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutzeko eta esperimentatzeko tailerra. Hizkuntza: gaztelania |
60 plaza |
Iurreta Institutua Iurreta |
![]() |
12 | Komunikazio eta elkarlanerako gaitasun digitalak: gaitasun digitalek komunikazioa eta elkarlanerako gaitasunen garapena errazteko ematen duten aukeraz jabetzeko tailerra. Hizkuntza: euskara |
30 plaza |
Tknika Errenteria |
![]() |
13 | “Ikaskuntza koordinatzaileak 18-19” – azken saioa | |||
14 | IKT Pedagogoak |