ETHAZI Astea: Ebaluazioa: Errubrikak, Egunerokoa eta Porfolioa

TKNIKAtik irakasle, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko tailerrak eskaini ere. Horretarako, ekainaren 10etik 14ra, topaketa eta jarduera ezberdinak egingo ditugu Ethazi ikaskuntza testuinguru berriaren inguruan.Jardunaldi eta topaketa hauek Ethazi inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. Ethazik dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0012-06-201909:00-13:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

  • ETHAZI testuinguruan eragile aktibo diren Irakasleak akonpainatu.
  • Irakasleak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboruntz zuzendutako eszenatoki berrien sortzaile gisa orientatu.
  • ETHAZI ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutu eta esperimentatu.

Edukiak

 ETHAZI ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutzeko eta esperimentatzeko tailerra.

Metodologia

Modalitate Presentziala.
Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.

Ebaluazioa

Ez dago ebaluaketarako irizpiderik.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
  • Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe Proiektuaren beharrak errespetatuz. 
Iraupena: 4.00 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII. Olaburu auzunea, 19., 48215 Iurreta, Bizkaia.
Edukiera: 60 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania

Izena eman