Azken hiruhilekoari begira
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Pertsona guztiak gara sortzaileak
Nola bistaratzen dugu azken hiruhilekoa?
Azken hiruhileko honetan zentroetako aparkalekuek handiagoak dirudite: auto gutxiago daude. Kausa horretaz baliatuta, begirada altxatu eta lasaiago ikus dezakegu ikasturte honi amaiera ematen dion IKAS AUKERAKen eskaintza.
Ebaluazio taldeak tailer praktikoen beste bi edizio eskaintzen ditu, irakasle taldeei zikloko ibilbidean sakontzen lagun diezaieketenak. Eta zikloaren ibilbide hori aberasteko, BALIOAK 4.0 eta STEAM ikuspegiak ere eskaintzen ditugu hainbat IKAS AUKERAren bidez.
Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean, eskuinaldean, “Informazio gehiago” txokoan.
Zertan gabiltzan
SORGIMen 22/23 edizioaren amaiera gertu dago. Asko zarete ekimen hau ezagutzen duzuenak, baina ez dakitenentzat sormenerako gimnasioa da. Hortik datorkio SOR, sormenekoa (nahiz eta batzuetan sor sorgin bihurtzen den, beste batzuetan sor sorpresa, eta beste batzuetan sor …) eta GIM gimnasia. Zeure buruari galdetzen badiozu : nola lagundu diezadake pentsamendu sortzaileak? Gure “Gogoetarako” txokoan irakurtzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu.

Ebaluazio-tailerrak jendetsu ari dira gertatzen
Martxoan, IKekin aurrez aurreko beste topaketa bat egingo dugu, hilaren 21ean. ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen jarraitzeko beste aukera bat: oraingo honetan ETHAZI norabidea izango da gai nagusia.
Ebaluazio taldeak bere IKAS AUKERAKen zikloa indartu egiten du: martxoan, zikloko irakasle taldeek beren IKen laguntzarekin beren zikloak birdiseinatzeko aplikazio praktikorako pentsatutako tailerren bigarren promozioa gauzatzen da. IKAS AUKERAK horiek banan-banan modu independentean eskaintzen dira, baina haien artean jarraitutasun bat dago. Maiatzean egingo den hirugarren ediziorako jada izen-ematea irekita dago.

Ikaskuntzako Ibilbidea
BALIOAK 4.0 lan ildoan Balioak 4.0 Euskadiko LHko ikaskuntza ereduan ikastaroa hasten da. Hauek dira ikastaroaren helburu nagusiak:
- Balioek egungo gizartean eta Industria 4.0 testuinguruan duten garrantziaz jabetzea eta hausnarketa egitea
- Ikasleekin lan hau egiteko tresnak eta materialak biltzea eta ezagutzea
- Zikloko ikuspegiarekin balioak ikaskuntza ereduan txertatzea
Gainera, BALIOAK 4.0 GARATZEN adarrean, dagoeneko ordutegia zehaztuta, CAF enpresak lerroan (online) eskainiko digun master classa definituta daukagu: Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESKri) buruzko bere ikuspegia eskainiko digu, adibide zehatzekin eta modu praktikoan. Proposamena erakargarria izatea espero dugu.
Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia. Orain arte 200 lagun baina gehiago hasiak dira. Anima zaitez!
ELU ikastetxean eskuragarri dago zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarritzat jotzen duzuenean eskatzeko. IKAS AUKERA hau ETHAZI Hastapenaren osteko ekintza interesgarria izan daiteke. Hilaren 14an ikastetxeetako dinamizatzaile berriei prestakuntza saioa eskainiko zaie.
STEAMek bere ibilbidean sendo jarraitzen du: martxoan, Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? IKAS AUKERArekin batera laser ebakitzaileak ematen dizkigun jokabideak ere ikasteko parada izango dugu.
Zer eskaintzen dugun apirilerako eta maiatzerako
Argiak apirilerantz eta maiatzerantz norabidetzen. Izen ematerako informazioa eskaintzen dizuegu edo,IKAS AUKERAren arabera, eskaera egiteko. CAFek hilak 30 eskainiko digun master classerako izen ematea irekita mantentzen dugu.
Izena emateko epe-mugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du.
Lan lerroa | IKAS AUKERA | Izen ematea |
BALIOAK 4.0 | Master Class Balioak 4.0: Balioak enpresan, Erantzunkizun Sozial Korporatiboa (ESK) – CAF Gazteleraz Saio sinkronikoa lerroan (online) : 2023/03/30 12:30 – 14:00 |
Hemen izena eman |
EBALUAZIOA | Sentsibilizazioa (p10 del PDF) 3. edizioa Elebiduna Saioa lerroan (online) : 2023/04/25 16:00etatik 17:00etara Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/09 16:00etatik 18:00etara |
Hemen izena eman 04/17 arteTknikako webean ere eskuragarri |
EBALUAZIOA | Gaitasunen definizioa (PDFko 3. or.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/16 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 04/18 arte |
EBALUAZIOA | Ikaskuntza ibilbidea fintzen (PDFko 5. orr.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/16 16:00etatik 18:00etara | Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 04/18 arte |
EBALUAZIOA | Hausnarketa eta Feedbacka (PDFko 6. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/30 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 04/25 arte |
EBALUAZIOA | Errubrikak eta lorpen adierazleak (PDFko 4. or.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/30 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 04/25 arte |
ETHAZI HASTAPENA | ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) | Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
STEAM | Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? (PDFko 3. orr.) 5. promozioa: STEAM ikuspegia 4 – 22_082IP Hibridoa lerroan (online) Lan asinkronoa: 2023/05/02tik 2023/05/24ra (2 ordu) Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/05/25 11:00etatik 12:30etara |
Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
STEAM | STEAM gaitasunak garatzen: lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 5. or.) Hibridoa Maker kontzeptua 4 (Datuen analisia) – 22_108IP Lan asinkronoa: 2023/05/02 2023/05/24 (2 ordiu) Aurrez aurreko saioa Tknikan: 2023/05/25 16:00 – 17:30 |
Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
Hurrengo hilabeteetan datorrena
Maitzean eta ekainean zehar Ekintzailetasuneko taldeak lau IKAS AUKERA gauzatuko ditu; ekintza horiek Ikastraining II adarraren baitan kokatzen dira, LOP irakasleentzat bideratuta daude eta era independientean eskaintzen dira.

Ikastraining II-k Ikasenpresari osagarri bat eskeintzen dio
Izen ematerako informazio guztia maiatzeko albistegian hedatuko dizuegu.
STEAMek maker kontzeptuari beste hurbilketa bat egingo dio: kasu honetan datuen analisia landuz. Dagoeneko zabalik dago izen ematea.
Gogoetarako
Hilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.

Lana, serio baino umorez
Pentsamendu sortzailea martxan jartzea benetan indargarria da. Ideiak izateak, normalean, gozamenaren, erronkaren eta originaltasunaren bizipena dakar. SORGIM sormen-gimnasiotik igarotzen diren pertsonek adierazten dute sormenak ikasleen zalantzei modu egokiagoan eta batzuetan harrigarriagoan erantzuteko balio diela, erronka interesgarriagoak diseinatzeko balio diela, hobeto komunikatzeko balio diela, erronka segurtasunetik biziko den ikaskuntza-inguruneak sortzeko balio diela, feedback eraginkorragoak egiteko balio diela…
Errepasatu istant batean irakasle gisa duzun jarduera:
Zertan laguntzen dizu sormenak?
Zertan lagun zaitzake?
Non edo zein egoeratan sentitzen duzu originala izaten ari zarela?
Nola hurbiltzen zara sormenera: jakin-minetik, poztasunetik, inkontzientziatik, beldurretik, errespetutik, segurtasunetik, zoramenetik, ausarkeriatik, seriotasunetik?

Sormena entrena daiteke
Aukera guztiak dira baliozkoak, pentsamendu sortzailea martxan jartzean datza gakoa, eta onena hau da: pentsamendu sortzailea entrena dezakegu.