3D-EXPERIENCEko pilotuaren amaiera Ibermáticarekin

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Joan den ostegunean, urtarrilaren 18an, 3D-Experienceko pilotua ixteko webinarra egin zen Ibermáticarekin lankidetzan. Ordubetean zehar, elkarrekin egindako lanaren azken bi urteei buruz hausnartu eta parte hartzaileekin iritziak partekatu ahal izan genituen.

Pilotua 2022ko urtarrilaren amaieran hasi zen plataformaren aurkezpenarekin eta interesa zuten ikastetxeak erakartzearekin. Ondoren, 10 ikastetxek lagunduta, bost saio eta 15 ordu inguruko prestakuntza trinkoa eskaini zen. Saio horietan parte hartu zuten irakasleek oinarrizko ezagutza eskuratu zuten, tresnari etekina ateratzen hasteko. Ibermáticarekin ere eskuz esku lan egin zen, zentro bakoitzaren beharrak arretaz aztertuz eta plataforma bakoitzarentzat modu pertsonalizatuan konfiguratuz.Formación 3D Experience

Urtebetez baino gehiagoz, parte hartu duten ikastetxeetako irakasleek plataforma aztertu eta probatzeko aukera izan dute, diseinatutako produktuen bizi-ziklo osoa hartzen duen lan- eta lankidetza-ingurune bat ikasleen eskura jarriz.

Ibermáticari ere feedback baliotsua eman zaio. Etengabeko elkarreragin horri esker, arazoak antzeman eta hobekuntzak iradoki ahal izan ziren tresnaren funtzionamenduari dagokionez. Alde horretatik, pozgarria da jakitea pilotu horrek eta mundu osoko antzeko esperientziek eragina izan dutela 3D-Experienceren bilakaeran. Ibermáticak Dassault Systems-i helarazi dio jasotako informazioa, eta horiek modu proaktiboan erantzun dute, aldaketa esanguratsuak eginez eta soluzioa orain bere diseinu-plataforma erabilienetako batetik, SolidWorks-etik, eskuragarri jarriz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Ion Larreari eta Ibermáticako bere taldeari pilotuari eskainitako lanagatik eta Euskadiko LHrekin erakutsitako konpromisoagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu une desberdinetan pilotuan parte hartu duten irakasle guztiei.

Tknikako Berrikuntza Teknologikoaren arlotik etorkizunean pilotu berriak garatzeko aukerak bilatzen jarraituko dugu.

Galeria 3DExperience