“WAAM – Eransketa Bidezko Fabrikazioa. Robotaren programazioa eta piezen exekuzioa” ikastaroaren amaiera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pasa den ostiralean amaitu zen, “WAAM Plasma – Eransketa Bidezko Fabrikazioa. Robotaren programazioa eta piezen exekuzioa” izenarekin, Gasteizko Mendizabala Lanbide Heziketa institutuan eta Tknikan, lau egunez burutu den ikastaroa.

Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den WAAM soldadura-arku bidez eta hari metalikoa erabiliz, Eransketa Bidezko Fabrikazio proiektuaren barruan kokatzen den transferentzia ekintza bat da. Ikastaro honetan, Euskadiko Lanbide Heziketako 10 irakaslek parte hartu dute eta robotaren programaziori loturiko gaietara bideratua egon da lehen hiru egunetan, ondoren, azken egunean, proiektuan zehar egin diren ariketa eta kasu praktikoen azterketarekin amaitzeko.

Ikastaro honen helburuak ondorengo hauek izan dira: batetik, soldadura robotarekin lan egiteko gai izatea, robotaren programazio oinarriak ezagutuz, eta bestetik, robota erabiliz, WAAM plasma Eransketa bidezko prozesuaren berezitasun nagusiak eta aplikazio kasu praktikoak ezagutzea.

Balorazioa oso positiboa izan da, eta teknologia eta aplikazioa hauen zabalkundean laguntzea espero dugu, bai Lanbide Heziketako ikastetxeetan, eta hauen bidez, enpresetan ere.

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa