VSM (Value (Stream Mapping) tresnaren erabilera ikasten bezeroari balio erantsia ematen dieten jarduerak identifikatzeko

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaur, martxoak 13, Iurretan, “VSM Tailera prozesu jabeentzat” transferentzia jarduera gauzatu da. Bertan Euskadiko LH-ko ikastetxeetan hedatuak dauden kudeaketa sistemetako  Hasierako Prestakuntza eta Enplegurako Prestakuntza prozesuetako arduradunek hartu dute parte.

Transferentzia jardunaldi honen helburua VSM (Value Stream Mapping edo Balio Katearean mapeaketa)  ezagutzea eta prozesuetako jarduerak identifikatzeko eta beraien arteko elkarreraginak zehazteko bere erabilera ikastea izan da. Honela bezeroarentzat balioa eransten dieten  jarduerak zehazten eta sortzen diren efizientzia ezak edo zakarrak bistaratzen dira.

Goizean zehar jarduera/arazoa identifikatzea, VSM metodoaren etapak, VSM azterketaren emaitzen trataera, LEAN tresna egokienen erabilera eta lortzen diren eta ondoren ikastetxeetan etxeko lan bezala  landu beharreko hobekuntza planak bezalako jarduera praktikoak gauzatu dira

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)