Transferentzia jardunaldia material konposatuen espezializazio arloan.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainak 12an, asteartean, Konpositeen inguruko jardunaldia ospatu genuen Tknikan. Jardunaldiaren helburua ikasturte honetan Lanbide Heziketan Material konposatuen edo konpositeen inguruan garatutako proiektuen emaitzen transferentzia egitea izan zen. Ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako lana azaldu zuen, horrela ikuspuntu desberdinak eta ezagutzak elkarrekin partekatuz.
Lea Artibai eta MGEP ikastetxeek ibilgailuen pisu murrizketaren inguruan hitz egin zuten. Lehenengoak ohiko injekzio prozesuan zuntz luze eta laburraren arteko konparaketa aztertu zuen, eta enbrage baten pisu murrizketaren kasua, optimizazio topologikoan eta materialetan oinarrituz,  azaldu zuen.

MGEPek C-RTM eta RTMaren berezitasunak azaldu zituen, auto baten barra anti-intrusio batetan aplikatuta.

Ondoren UGLE ikastetxetik Markforged Two konposite inpresorarekin egindako lanak azaldu zituen, helburua Nylon/Beira zuntza eta Nylon/Karbono zuntzezko probeten bidez inpresoraren posibilitateak aztertu eta protesi baten piezen pisu murrizketan aplikatzea zen, gainera protesiaren diseinu optimizatua lortzeko Solid Edgen diseinu generatibo opzioa erabiltzen delarik.

b

 

Aretxabaleta Lanbide Eskolak eta Bidaso LHII ikastetxeak aurtengo ikasturtean konpositeen tailerrean egindako inplantazioa, eta ikasleekin egindako lanak aurkeztu zituzten. Baita ere enpresekin izan dituzten hartu-emanak eta etorkizunari begira egon daitezkeen aukerak aipatu zituzten.

Gainera Bidasoa LHIIk, CIC Nanogunearekin batera, Biomaterialen arloan duten proiektuaren berri eman zuten. Helburua birziklatutako zelulosarekin eta ligninarekin aplikazo berriak ikertzea delarik.

La Salle Berrozperen kasuan Banbua eta Karbonoaren arteko konparaketa egin ondoren, Banbuak egitura piezetan eduki ditzakeen aplikazioak aztertu eta horien zahartzea nola hobetu daitekeen azaldu zuten, horrela material berriztagarrien erabilera sustatuz.

Bukatzeko simulazioaren inguruko bi aurkezpen egon ziren. MGEP, MU eta Tknikak Konpositeen fabrikazio prozesuaren simulazioa PAM COMPOSITES bidez aurkeztu zuten, zehazki infusio prozesuaren simulazioa aztertu eta fabrikazio errealarekin alderatzerakoan lortutako datuak azaldu zituzten.

Azkenik Bidasoa LHIIk hitz egin zuen konpositeen simulazio estrukturalaren garapenaz FEMAP NX Nastran bidez, softwareak eskeintzen dituen aukerak eta eman beharreko pausuak azalduz.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)