Tknikako parte hartzea Zuzendaritza Garapenerako Programan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aurreko ostegunean, irailaren 19an, Zibersegurtasunaren inguruko saio bat burutu zen LHko zuzendari taldeei zuzenduta dagoen Zuzendaritza Garapenerako Programaren barne. Ekitaldia Arabako Teknologia Parkean antolatu zen eta besteak beste, Basque Cybsercurity Centerrak, Osane Consulting eta Tecnalia enpresek eta Tknikak parte hartu zuten. Zehazki, Tknikari egokitutako hitzaldian zibersegurtasunaren egoera LHn aztertu zen. Hitzaldi honetan zibersegurtasunaren arloan eta LHn eragina zuzena duten ekimenak azaldu ziren.

Ponente en una charla del Programa de Desarrollo Directivo

Alde batetik, dagoeneko zenbait LHko zentroetan eskaintzen den Zibersegurtasun Espezializazio Kurtsoa aurkeztu eta jakitera eman zen. Besteak beste, kurtso honen ezaugarriak (sartu ahal izateko baldintzak, DUAL formakuntza…) eta osatzen duten moduluen azalpena eman zen.

Portada de una presentación del Programa de Desarrollo Directivo

Bestetik, Tknikan LHko zenbait zentroekin (IES Xabir Zubiri – Manteo BHI, CIPF Politécnico Easo LHII eta CIPF Txurdinaga LHII) elkar lanean garatzen ari den zibersegurtasun industrialeko proiektua aurkeztu zen. Zehazki, proiektu honetan orain arte egindako lanak, hurrengo helburuak eta azken hauek burutzeko jarraitu beharreko pausoak azaldu ziren.

Público en una charla del Programa de Desarrollo Directivo

Erlazionatutako proiektua

Zibersegurtasun industriala