Sistema Adimendunen espezializazio-arloko aurrerapenak

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Adimen artifiziala (IA) giza adimenari dagozkion zeregin eta eragiketa jakin batzuk egiten dituen konputazioaren arloa da, autoikaskuntza adibide. Planteatutako arazoeI irtenbideak proposatzeko, IA ikaskuntza-algoritmo eta neurona-sareetan oinarritzen da.Sistemas Inteligentes

2021eko uztailean eta irailean, irakasleei zuzendutako lehen bi prestakuntzak eman ondoren, ordenagailu bidezko ikusmenean, ahotsaren ezagutzan eta robotika autonomoan fokua jarriz jarraitu dugu proiektua garatzen.

Hona hemen lan-ildo horien helburu nagusiak:

  • IAri buruzko aplikazioen plataforma eta hornitzaile nagusiak identifikatzea eta aztertzea. Euskadiko LHko ikastetxeetan eskala txikian eta handian erabiltzea ahalbideratuko duten hautabideak bilatzen ditugu.
  • LHko ikastetxeetan ikasleekin erabiltzeko «Plug & play» erreferentzia-aplikazioak garatzea.
  • Irakasleei prestakuntza eskaintzea garapenak abian jartzeko. Beharrezko hardwarea erabiltzen erakustea, irakastea, eta zabaldutako baliabideei etekin guztia ateratzea.
  • Euskadiko industriaren esparru ezberdinetan teknologi-helburuen erabilpenari buruz azterlan bat egitea.

Proiektuaren lantaldea Don Bosco (Errenteria), Tolosaldea (Tolosa) eta AEG (Donostia) ikastetxeetako irakasleek osatzen dute.

Produktua martxan jartzeko,  abstrakzio-maila garrantzitsua ematen duten konputagailu bidezko Ikusmen-plataformetan trebatu gara, «Deep Learning» eta «sare neuronal sakon-en» esparruetan murgilduz.

CámaraAIIkasitakoa praktikan jartzeko, OpenCV AI OAK—D kamera erabili dugu objektuen ezagutze eragiketak egiteko.

Esparru berdinean landu dugun beste aplikazio bat, «Deep Learning» erabiliz, keinuen ezagutzarako laguntzaile bat izan da.SisAdi - Reconocimiento de gestos

Adimen artifiziala eremu oso dinamikoa da eta etengabe ari da garatzen. Horregatik, proiektua garatzeko beharrezko prestakuntza dugu lehentasuna. Era berean, ikasitakoa praktikan jartzea eta multzokatzea, LHko irakasleei ikasgelan zuzenean erabil dezaten eskaintzeko.

(Testuaren egilea: Ion Hernández Nogal – CIFP Tolosaldea LHII)

Erlazionatutako proiektua

Sistema Adimendunak