Liho-uzta Fraisoroko nekazaritza eskolan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Joan den maiatzaren 28an, Euskadiko LHko Bioekonomia Sarearen kide den Fraisoro Lanbide Heziketa zentroko ikasleek aurtengo liho-uzta jaso zuten. Lihoa istorikoki landatu izan da Euskal Herrian, nahiz eta azken mendean labore hori galdu den, eta gaur egun gorakada handia jasotzen ari da berriro, erabilpen ugari baititu oihalgintzan eta elikaduran, eta baita biomaterial konposatu berrien ekoizpenean ere.

Fraisoroko ikasleekin batera, Tknikak bultzatutako ekintza honetan parte hartu dute oihalgintza-material naturaletan adituak, Birte Kurth kasu, eta Donostiako Circular Hub osatzen duten ekonomia zirkularraren ekintzaileak ere.

Liho-sortak bildu eta pilatan jarri eta gero, egoki lehortzeko, aterian gordeko dira iraila arte. Orduan, ikasleak eskolara bueltatzearekin batera, uzta egin duten ikasle berberek zuntzak zurtoinetatik bereizteko tratamentua emango diote.

Ekimen honekin berreskuratu nahi da balio erantsi handiko labore bat, iraunkortasun-irizpideak sustatzen diren aldi berean, produktu hori gastronomian eta ehungintza iraunkorran erabiltzea lagunduz.