LEAN MANAGEMENT Euskadiko LH-n

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaur, urtarrilak 30,  “LEAN management: sarrera” jardunaldia gauzatu da Iurretan.

Bertan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako hogeiren bat pertsonek hartu dute parte.

Jardunaldi honetan honako kudeaketa esparruak landu dira: LEAN kulturaren sorrera, bere oinarriak eta kontzeptu giltzarriak, hauen adibide batzuk aurkeztu dira, LEAN erraminta desberdinak aurkeztu eta aztertu dira, aplikazio posible batzuen adibideak ere planteatu dira, adierazleak kudeatzeko 5S ikuspegia eta horretarako erabil daitezkeen  irizpide desberdinak (beharrezkoa-ez beharrezkoa) landu da.

Tknikako ordezkariek erakunde batek ikuspegi honen hedapen prozesuan aurki ditzatekeen zailtasunen gaia aurkeztu dute. Bertaratutako pertsona guztien partaidetza aktiboarekin esparru honetan sortu diren zalantza, kezka eta gai desberdinak aztertu eta argitu dira.

Goizean zehar kontzeptu teoriko hauek barneratzeko eta sendotzeko  jarduera praktiko desberdinak gauzatu dira.

Kudeaketa esparru honetan interesaturik egon daitezkeen beste pertsona batzuentzat epe laburrean jardunaldi hau berriro errepikatuko da.

Zaude adi!

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)