Lean Ethazin aplikatuz

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

2016-17 ikasturtean Tknikan Erdi Mailako Zikloei zuzendutako lan talde berezi bat sortu da. Taldearen helburu nagusia “ Erdi Mailako ETHAZI zikloetan ezarpenerako berrikuntzak diseinatu eta esperimentatu, abiapuntu eta hezkuntz jarduera berritzaileekin,  eta erdi mailako graduetan orain arte izandako ETHAZI eta LEAN esperientziak kontutan harturik”. Kontzeptu biak (Ethazi eta Lean) ikasgelan osatzen ahalegintzen da, bai ikasle bai irakasleen lana hobetzeko asmoz, eta beraz, erdi mailako zikloen emaitzak.

Taldean Tknikaren bi arlok (Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa eta Etengabeko Hobekuntza) parte hartzen dute. Horretaz gain, Lanbide Heziketako sei ikastetxe: Easo, Maristak, LSB, Miguel Altuna, Otxarkoaga eta Usurbil. Ikastetxe hauetan bai Ethazin bai erdi mailako zikloetan Lean aplikatuz esperientziak daude jadanik. Honek ziklo hauen behar bereziei ereduak egokitzea ahalegintzen du. Talde hauen behar bereziei egokitutako diseinua izatea espero dugu.
Orain arte emandako urratsak ondokoak dira:
1. Erdi mailako ikasleen beharrak identifikatu (gaitasun instrumental, zehatz et teknikoak)
2. Kokatzeko Erronkak diseinatu. Honek ikaskuntza emaitza teknikoak izateaz gain ikasleen ezaugarriak antzeman/ aztertu/ diagnosia egiteko aukera emango digu ikasle bakoitzaren ikaskuntza diseinatu eta planifikatu ahal izateko hurrengo erronketan.

Hurrengo mugarriak:

  1. Kokatzeko Erronkan kontutan izateko irizpide eta ezaugarrika balidatu.
  2. Ikastetxeetan proposatutako Kokatzeko Erronkak balidatu.
  3. Kokatzeko Erronkak diseinatzeko jarraibideak definitu, irakasle formatuan.
  4. Biltegi Digitalaean partekatu bai diseinatutako erronkak, bai proposatzen diren tresna metodologikoak.
  5. Egin den diagnosia abiapuntua izanik hurrengo erronkak diseinatu.
  6. Ikastetxeetan egindako lanaren transferentzia jardunaldia