Konposites arloko transferentzia ikastaroa amaituta

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Uztailaren 5, 7 eta 8an Tknikako konpositeen arloko transferitzia ikastaroa egin zen. LHko hainbat zentrotako irakasleek parte hartu zuten ikastaro honetan material konposatu ohikoenen kontzeptuak eskuratu dira (karbono-zuntzak, beira, lihoa, organosheetak… eta poliester, binilester, epoxy… erretxinak) eta fabrikazio-prozesu desberdinak praktikatu dira. Tknikaren tailerrean eskuzko ijezketak hutsarekin eta gabe, infusioa eta RTM egin ziren, eta Lea Artibain, Leartikerrekin lankidetzan, organosheeten moldekatzea landu zen, termoplastikoaren gaininjekzioarekin.

Ikastaro honekin, bukatutzat emango ditugu proiektua eta material konposatuekin lotutako espezializazio-arloa. Azken urteetan garatutako materialak Lanbide Heziketako irakasleen esku geratuko dira webgune honetako materialen atalean. Eskertzekoa da Aretxabaleta Lanbide Eskolako, Bidasoako eta Lea Artibaiko ikastetxeetako irakasle laguntzaileek egindako lana.

 

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)