ISO 21001 “ HEZKUNTZA ERAKUNDEEN KUDEAKETA SISTEMAK” ERATZEKO ISO KOMITEAREN ITXIERA BILERA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur martxoak 12,  kudeaketa eta kudeaketa sistemen zertifkazioen arauen esparruan lan egiten duen nazioarteko erakundeak Madrilen duen egoitzan, ISO21001 arauaren eraketan parte hartu duten pertsonei aintzatespen eta jarraitutako lan prozesuaren itxiera ekitaldia gauzatu du.

Etapa desberdinetako  hezkuntza zentruei bereziki aplika daitekeen eta zertifikagarria den araua da honako hau.

Tknika, eta bide batez Euskadiko Lanbide Heziketa sistema ordezkatuz, Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorreko Zuzendaria den Mertxe Alonsok ekitaldi honetan parte hartu du.

Aipamen berezia merezi du Mertxe izan dela arau hau gazteleraz osatzeaz arduratu den nazioarteko komitean parte hartu duen estatuko ordezkarietako bat

Errekonozimendu honek bai Tknika eta baita ere Euskadiko LH kudeaketaren esparru desberdinetan aintzindari izaten jarraitzen dugula argi eta garbi adierazten du.

Zorionak bada, jasotako aintzatespenarengatik eta animoak sprint bat baino gehiago basamortua zeharkatzen duen maratoia dirudien etengabeko hobekuntzaren bide luze honetan adoretsu jarraitzeko

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)