Ikaslab sarearen bisita Hernaniko Lanbide Heziketako laborategira

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Martxoaren bukareran Ikaslab sarearen bilera Hernaniko eskolako laborategian egin dugu. Bertan daukaten 3D inpresioko espazioa eta  ekipamenduen berri izan dugu. Diseinuko ikasketetan zein erabilgarri den ikusi ahal izan degu hainbat eta hainbat proiektutan, eta bereziki Fabrikazio Gehigarriko Espezializazio Zikloan zenbat arlo desberdin landu ahal diren egiaztatu dugu: fundizio moldeak, pieza mekanikakoak, osasungitzako gailu egokituak, elikagai pertsonalizatuak,..

Baita ere parte-hartzaile desberdinen artean esperientziak eta etorkizuneko helburu berriak konpartitu ahal izan ditugu, bertara gerturatu garen ondoko ikastetxeetako irakasleak: Meka – Elgoibar,  Elorrieta-Erreka Mari – Bilbo, Don Bosco – Errenteria, Laudio Alde, Oteitza – Zarautz, Tknika eta Hernaniko Gizarte Berrikuntza ikastetxea bera. Horien artean, Euskelec ibilgailu elektrikoen lehiaketan proposatu berri den diseinu sari bereziaz jardun dugu: fabrikazio aditiboak abantailak eman bait ditzake diseinu optimizazioan eta pieza arinagoak eraikitzen.