Ikasenpresa irakaslegoarentzat sortutako materiala Praktika Ona Europa Mailan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

I-LINC-a Plataforma Irekia da eta bertan enplegagarritasuna, ekintzailetza eta konpetentzia digitala interesatzen zaizkien Europako eragileak harremanetan jartzen dira. Plataforma honek kolaborazio eta ideien elkartrukatze giroa sortzea du helburu.

Duela hilabete batzuk,  I-LINC komunitateak Praktika Onen lehiaketa ireki zuen eta Ikasenpresako irakaslegoarentzat sortutako HBI (Hezkuntza Baliabide Irekia) beste bi praktika onekin batera aukeratua izan zen. Ondorioz  I-LINC proiektuaren Bukaerako Ekitaldian aurkeztu zen. Aipatutako ekitaldia Bruselan ospatu zen azaroaren 23an, “XXI. menderako hezten: Konpetentzia Digitalak eta Pentsamendu Ekintzaileak estimulatzen” izenburupean. Ikasenpresa praktika onari buruzko informazio gehiago dago ondorengo linkean: http://www.i-linc.eu/web/portal/best-practice/archive/details?urlTitle=i-pdf-for-entrepreneurial-teachers-by-ikasenpresas-porgramme&articleId=91741.

Tknikako Inge Gorostiagak, Euskadiko Lanbide Heziketa Sistemaren barnean  Ikasenpresa Programa nola egikaritzen den azaldu zuen, jendaurrean. Ikasenpresa programan  parte hartzen duten ikasleek ekinez ikasten dute ekintzaile izaten. Hain zuzen ere, 2017-18 ikasturtean, Lanbide Heziketako 78 ikastetxeetako 200 irakasle eta 4.500 ikasletik gora ari dira Ikasenpresa programa egikaritzen. Gaurdaino 810 Ikasenpresa sortuak dira iada.

Erlazionatutako proiektua

Ikasenpresa