Euskadiko Lanbide heziketako aldaketa metodologikorako oinarrizko Ethazi prestakuntza eskaintza 2020/2021

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta egokituz eta ikaskuntza eredu aurreratuenetarantz bideratzen.Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.

Izen-ematea non/nola: Tknika web orrian www.tknika.eus (IKASTAROAK atalean sartuz)
Aurre izen-emate azken eguna: 2020ko irailak 16
OHARRA: 2020ko irailaren 24an izena eman duen pertsona orori ikastaroetan onartua izan den ala ez komunikatuko zaio e-mail bidez. Onartuak izan zaretenok 2020ko irailaren 28rarte izango duzue matrikula egiteko aukera.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
200 plaza (20 kurtsoko)
Iraupena: 70 ordu (19 aste)
– 6 saio sinkrono: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– asinkronoak (esperimentazioa): 49 ordu
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria)
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio)
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz)

2020 (urriak 5 – urtarriak 25): 

 Gipuzkoa – 1.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 2021_001)
Bizkaia – 2.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 2021_002)
Araba – 3.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 2021_003)


2020 (urriak 6 – urtarriak 26): 

Gipuzkoa – 4.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2021_004)
Bizkaia – 5.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2021_005)

2021 (otsailak 1– maiatzak 17): 

Gipuzkoa – 6.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD:2021_006)
Bizkaia – 7.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 2021_007)
Araba – 8.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 2021_008)


2021 
(otsailak 2– maiatzak 18):

Gipuzkoa – 9.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2021_009)
Bizkaia – 10.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2021_010)