Euskadiko Lanbide heziketako aldaketa metodologikorako oinarrizko Ethazi prestakuntza eskaintza 2019/2020

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta egokituz eta ikaskuntza eredu aurreratuenetarantz bideratzen.

Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.

Izen-ematea non/nola: Tknika web orrian www.tknika.eus (IKASTAROAK atalean sartuz)
Aurre izen-emate azken eguna: 2019ko irailak 18
OHARRA: 2019ko irailaren 26an izena eman duen pertsona orori ikastaroetan onartua izan den ala ez komunikatuko zaio e-mail bidez. Onartuak izan zaretenok 2019ko urriaren 2rarte izango duzue matrikula egiteko aukera.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
250 plaza (25 kurtsoko)
Iraupena: 70 ordu (19 aste)
– 6 aurrez-aurreko saio: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– ez-presentziala (esperimentazioa): 49 ordu
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria)
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio)
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz)

2019 (urriak 7 – urtarriak 27): “urri 7, urri 14, urri 28, aza 18, abe 9, urta 27”

 Gipuzkoa – 1.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 19_046 EOP)
Bizkaia – 2.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 19_047 EOP)
Araba – 3.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 19_048 EOP)


2019 (urriak 8 – urtarriak 28):
“urri 8, urri 15, urri 29, aza 19, abe 10, urta 28”

Gipuzkoa – 4.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 19_049 EOP)
Bizkaia – 5.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 19_050 EOP)

2020 (otsailak 3– maiatzak 18): “otsa 3, otsa 10, mar 2, mar 23, api 20, mai 18”

Gipuzkoa – 6.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD:19_051 EOP)
Bizkaia – 7.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 19_052 EOP)
Araba – 8.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 19_053 EOP)


2020
(otsailak 4– maiatzak 19): “otsa 4, otsa 11, mar 3, mar 24, api 21, mai 19”

Gipuzkoa – 9.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 19_054 EOP)
Bizkaia – 10.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 19_055 EOP)

 



Erlazionatutako proiektua

ETHAZI