Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta egokituz eta ikaskuntza eredu aurreratuenetarantz bideratzen.Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.

Iraupena: 70.00 ordu
Lekua: Bizkaia: CIFP tartanga LHII
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,5003-02-202016:00-19:30Presentziala
23,5010-02-202016:00-19:30Presentziala
33,5002-03-202016:00-19:30Presentziala
43,5023-03-202016:00-19:30Presentziala
53,5020-04-202016:00-19:30Presentziala
63,5018-05-202016:00-19:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 49

Konpetentziak

  • Euskadiko Lanbide Heziketako Ereduaren barruan dauden elementuak identifikatzea.
  • Ekintzailetza garatzea Lanbide Heziketaren esparruan.
  • Lanbide Heziketako hasierako ikaskuntza eszenatokiak eraiki, egokitu eta martxan jartzea

Edukiak

  • Euskadiko Lanbide Heziketako Ereduaren elementuak
  • Eboluzioruntz bideratutako ebaluazioa.
  • Metodologia aktibo-kolaboratiboak.
  • Birprogramazioa.
  • Komunikazioa.
  • Sormenezko Pentsamendua.
  • Kultura Ekintzailea.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.
  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea
  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Izen-ematea 2019/2020 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.
  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.