EUSKADI-MEXIKO BILERA
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, EspaΓ±ol
Atzo bilera bat egin zen Guanajuato (Mexiko) eta Euskadiko ordezkaritza instituzionalen artean Tknikan, eta baita Mexikoko estatu horretan egoitza duten enpresen artean ere.
Helburu nagusia honako hau izan zen: Tknikako VETIBAC proiektuaren koordinaziopean automobilgintzako piezak egiten dituzten enpresa hauen prestakuntza-premiei erantzuna ematea; kasu honetan, prestakuntza Bergarako CIFP Miguel Altuna LHII-k emango luke.
Jardunaldian parte hartu zuten LHko Sailburuordeak, Jorge ArΓ©valo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioarteko Zuzendariek, SPRIko Nazioarteko Arduradunak, eta Tknikako Zuzendari Exekutiboak, besteak beste. Guanajuatoko Gobernutik, Lan eta Formakuntzako Sailburuordeak, Alberto Garcia-k eta Lan Prospektiboko Zuzendariak, Julio Jaramillo-k partehartu zuten, eta baita Instituto TecnolΓ³gico de Celaya-ko hiru ordezkarik ere.
RPK, Metagra, Lazpiur, Cie Automotive, Panelfisa, Cikautxo, Hijos de Juan Garay, Ecenarro, Fagor eta ELAY izan ziren bilerara gonbidaturiko euskal enpresak.




