VETIBAC

Vocational Education and Training International Basque Campus

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketaren eremuko nazioartekotze arloa

Vocational Education and Training International Basque Campus

 

Euskal Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusak prestakuntza aurreratua eskaintzen die haien herrialdeetan bertan eskuratutako ezagupenetan sakondu nahi duten herrialde horietako ikasleei, irakasleei eta zuzendaritza-taldeei.

Munduan dagoen lanbide-heziketako sistemarik onenetako batean prestakuntza jaso ahal izateak balio erantsia gehituko dio, eta oso lagungarria izango da ikasleen enplegagarritasunerako.

TKNIKAren zeregina da, VETIBAC campusaren bitartez, kanpoan dauden Euskadiko enpresei herrialde horietako gazteak edo langileak prestatzen laguntzea, horien konpetentzia profesionalak eta pertsonalak hobe daitezen.

Prestakuntza-ekintzez gain eta nazioarteko sareetan parte hartzeaz gain, VETIBAC campusetik aholkuak ematen dizkiegu beste herrialde batzuetako erakundeei, haien lanbide-heziketako sistemak garatzeko prozesuaren barruan.

Nazioartekotze-estrategiaren emaitza gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusaren bitartez proiektuak ari gara garatzen zenbait herrialdetan:

 

VETIBAC-TXILE

Txilerako teknikarien bekak. 100 ikaslerentzako sei eta bederatzi hilabeteko prestakuntza. Urtero.
Txilerako teknikarien bekak. 30 irakasleri zuzendutako hiru hilabeteko prestakuntza. Urtero.
Universidad de Santiago de Chile unibertsitatea. Nazioarteko master bat diseinatzea Helsinkiko Haaga Helia Unibertsitatearekin batera.
Universidad de Santiago de Chile unibertsitatea. Aholkularitza institutu teknologiko berriaren sorreran eta irakasleak prestatzeko planean.
DUOC unibertsitatea. Irakasleak prestatzeko plana.
Universidad Federico Santa María unibertsitatea. Irakasleak prestatzeko plana.
Universidad de la Frontera unibertsitatea. Irakasleak prestatzeko plana.

 

VETIBAC-ANGOLA

Aholkularitza lanbide-heziketako zentro baten sorreran eta irakasleak prestatzeko planean.

 

VETIBAC-UGANDA

Aholkularitza Sorotiko Unibertsitatearen sorreran. Lantegien ekipamendua, curriculuma eta irakasleak prestatzeko plana.

 

VETIBAC-NAMIBIA

Irakasleak prestatzeko plana.

 

VETIBAC-AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

South Central College ikastetxearekin elkarlanean jarduteko plana.

 

VETIBAC-MEXIKO

Euskadiko enpresentzako langileak prestatzeko proiektu pilotua.

vetibacwww.vetibac.eus

Proiektu honi lotutako albisteak: