Erronka berriak formatu ertain eta handiko Eransketa Bidezko piezen Fabrikazioan

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Eransketa bidezko fabrikazio metaliko, Fabrikazio aditibo metalikoa, LH Proiektuak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikan garatzen ari garen proiektu ildo bat “Fabrikazio Aditibo” edo “Eransketa Bidezko Fabrikazio Metalikoa”rena da eta horren barruan pieza ertain eta handiko prozesuak ere lantzen ditugu. Horretarako, azken urteetan, Lanbide Heziketako ikastetxe askotako irakasleak gai honekin loturiko zenbait proiektuetan parte-hartzen dute.

Teknologia hauen bidez, pieza ertain eta handiak egiteko DED familiako prozesuak erabiltzen dira. DED (Directed Energy Deposition) ingeleseko akronimoa da eta energia iturria eta ekarpen materiala momentu eta lekua berean aritzen diren prozesuak bereizten ditu. Familia honen barruan kokatzen dira WAAM eta LMD prozesuak.

WAAM (Wire and Arc Additive Manufacturing) prozesuan, hari metaliko bat urtu egiten da arku elektrikoaren efektuaren ondorioz, soldadurazko puntu zein kordoi desberdinak sortuz azken aurreforma lortu arte. Azken pieza izango dana lortzeko, mekanizazio eragiketak ezinbestekoak dira. Prozesu hau tamaina ertain edo handiko piezak lortzeko bereziki egokia da, bertan erabili daitezkeen 1 eta 4 kilo orduko ekarpen tasei esker, beti ere piezaren materiala, forma eta tamaina kontuan izanda.

WAAM-en barruan, plasma-arkuan oinarritutako prozesuak eta MIG-ean oinarritutako prozesuak bereiz ditzakegu, eta biak ala biak, zelula robotiko edo makina-ingurune batean integra daiteke prozesuen eskakizunen arabera. Robotek malgutasuna eskaintzen dute makinek (Addilan V0.1 – https://www.addilan.com/en/addilan-machine/), atmosfera edo giro babestuan lan egiteko aukera eta prozesuen kontrol maila askoz altuagoak eskaintzen dituzten bitartean.

Aurten, besteak beste, honako kasu praktiko hauek garatzeko asmoa dugu:

Tknikan eta Robot ingurunean: Impeller 17/4

520 cm³-ko 8 “impeller” motako 8 piezako serie bat, 17/4 materialarekin, 160 cm³/orduko (1,28 kg/orduko) fabrikazio-abiadura nominalarekin eta, gutxi gorabehera, %40ko fabrikazio-tasarekin.

Tknikan eta Addilan V0.1 makinaren ingurunean:

Formatu handiko 3 pieza, 8500 cm³-ko ekarpen bolumenekoak, 1.2343 erreminta-altzairuzko materialarekin (X37CrMoV5-1,) 394 cm³/orduko (3,15 kg/orduko) ekaprpen-abiadurarekin eta gutxi gorabehera % 40ko fabrikazio-tasarekin.

Erreferentzia gisa iaz egindako kasu praktikoa hartuko dugu:

(Kasu praktikoari buruzko informazio gehiago)

LMD (Laser Metal Deposition) prozesua ere DED familiako prozesu bat da, baina kasu honetan energia iturria laser sorgailu bat da eta materiala hauts metaliko formatuan ematen da. 0,1 eta 0,5 kg/h bitarteko sarrera-tasa oso garrantzitsuak dituen prozesua da, eta bero-sarrera txikia duenez, distortsio txikiagoak jasatzen ditu. Piezak neurrira ekoizteko eta lehendik dauden piezak konpondu edo berreskuratzeko ere erabil daiteke.

IMH-n LMD Additola instalazioan:

H13 materialarekin estaldura prozesu baten parametrizazioa. H13 materiala beroan lan egiteko erreminta altzairu bat da eta praktika honekin lortu nahi dugun helburu nagusia, bere azalera propietateak hobetuko dituen pieza bat lortzea da, oinarri zilindriko batetik abiatuta.

Eransketa Bidezko edo Fabrikazio Aditibo teknologiak gora egiten ari dira eta honen erakusle gure inguruko Zentro Teknologiko eta Unibertsitateetan garatzen ari diren proiektu ugariak dira. Hauekin batera, enpresak ere dagoeneko hasiak dira, kasu batzuetan soluzio eta makina berriak garatzen eta, beste kasu batzuetan, soluzio hauek beraien prozesuetan txertatzen.

FP-Euskaditik finkatzen dugun helburua teknologiaren garapen prozesu honekin laguntzea da, lortutako ezagutza sare osora transferituz, gure ikasleak etorkizun handiko teknologia mota hauetan ere trebatuz.

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa