innoVET – Irakasle akademia GBS St Gallen-en

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Azken urteetan parte hartzen ari gara Suitzako gobernuak bultzatutako innoVET proiektuaren baitan burutzen ari diren bilera eta ekintzetan. Oraingoan, Suitzako  Saint Gallen hirian burutu da 6. Teacher Academy ekintza martxoaren 18-20 bitartean. InnoVET proiektu honek berrikuntza eta nazioartekotzea du helburu gisa.

Euskal Lanbide Heziketa ordezkatuz, Tolosaldea LHII-ko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako ordezkariak bertan izan dira beste hainbat lurraldeetako ikastetxeetako ordezkariekin batera: Suitza, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Albania Finlandia, Erresuma Batua, Belgika eta Kanariar Uharteak.

Suitzako GBS St. Gallen ikastetxeak gidatutako Teacher Academy-ko egitaraua zabala izan da. Hala nola, bertako lanbide-heziketan nazioarteko testuinguru batean jorratzen dituzten proiektuak eta ikastetxeko campus ezberdinek dituzten instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu bertan.

Meeting honetan nagusiki landu ditugun gaiak hauek izan dira: Nazioartekotzea, praktika onen partekatzea ikasle eta irakasleen elkartrukeetan, gaitasun interkulturalak, Swissskills eta Worldskills lehiaketak eta  ekintzailetasuna Lanbide Heziketan.

Herrialde horretan dagoen eta oso esanguratsua den Stadlerrail AG enpresa ere ezagutzeko aukera izan da. Bertan, trenak ekoizten dituzte eta abangoardiako teknologiak erabiliz egiten dute lan.

Suitzan, Lanbide Heziketak izugarrizko garrantzia du. Ikasleen bi herenak bertan garatzen dituzte beraien ikasketak. Orokorrean enpresari erabat lotuta daude, Dual bezala ezagutzen den ikaskuntza eredua. Ikasleek denbora gehiena enpresan igarotzen dutelako prestatzen lanean ari diren bitartean eta astean egun bat edo bitan ikastetxera joaten dira bere prestakuntza osatzera.

Dual sistema hau estatuko eta lan munduko ordezkarien arteko elkarlan batean oinarritzen da.

Alde batetik, botere publikoak (konfederazioa eta kantoiak), sistema koordinatu eta gainbegiratzen dutenak, lanbide-heziketako ikastetxeetan irakaskuntza antolatzen dutenak eta finantzaketaren zati bat ematen dutenak. Bestalde, prestakuntza-ikastaroen eta azterketen edukia erabakitzen duten, ikaskuntzak eskaintzen dituzten eta sistemaren zati bat finantzatzen duten erakunde pribatuek (enpresek eta elkargo profesionalek).

Denbora honetan aztertu den beste ataletako bat Swisskills eta Worldskills-arena izan da. Suitzak arrakasta itzela izan du lehiaketa hauetan eta Lanbide Heziketako ikasleak oso ondo prestatuta daudela erakusten du. Ikasleak programa berezietan prestatzen dira lehiaketa hauetan parte hartzeko eta Worldskilss-etan urrezko domina lortutako ikasleak ere bertan izan ditugu beraien testigantza eskainiz.

6. Teacher Academy honetan garatutako beste gai bat ekintzailetasuna izan da. Lanbide Heziketan nola txertatu ekintzailetasuna programa ezberdinen bidez, ekintzaile izateko zaletasuna pizteko ikasleen artean.

“Pentsamendua eta enpresa-jarduna Suitzako lanbide-eskoletan” (UDH) Proiektua aurkeztu zen, pilotuaren helburua da pentsamendua eta enpresa-ekintzak sistematikoki sendotzea oinarrizko lanbide-heziketan. Proiektu pilotuak lanbide-heziketako ikasle guztiek enpresa-trebetasunak eskuratzeko aukera izango dutela bermatzeko konpromisoa hartzen du.

Proiektu honen baitan sortu da myidea.ch weborrialdea. Bertan, ekintzailetasuna ikasgelan ezartzeko erreminta eta idei ugari eskaintzen dira tutorial ezberdinen bidez.

Teacher Academy honetako parte hartzaileak talde-laneko dinamikan idei ezberdinekin proposamenak prestatu dituzte, elkarrekin ekintzailetasun proiektuak garatzeko.

“Intercultural Awareness”

Gaitasun interkulturalak ere tartea izan dute jardunaldi hauetan. Stefan Kammhuber,  Institut for intercultural competences at OST-eko,  University of applied sciences-eko arduradun nagusiagandik. Gero eta globalizatuago eta elkar konektatuago dagoen mundu honetan zer gaitasun teknikoetaz gain, beharrezkoak diren beste gaitasun batzuk azaldu zituen: Malgutasuna, digitalizazioa, aniztasun kulturala, interdisziplinaritatea eta komunikazio gaitasunak aipatu dira besteak beste, hitzaldian zehar.

Parte hartzen duten ikastetxeetako ordezkariak azaldu dute beraien ikastetxeetako nazioartekotzeko elkartrukeak eta KA1 mugikortasunak nola sustatzen diren beraien erakundeetatik. Gai honekin lotutako praktika onak eta bertan erabiltzen dituten erremintak azaldu dituzte. Baita ere, atzerrira mugikortasun bat egingo duten ikasle edo irakasleen prestakuntza nola burutzen den azaldu dute herrialde ezberdinetako ordezkariak eta nazioarteko sareak nola ezarri eta mantentzen duen erakundeak denboran zehar iraunkorra izango den elkarlana sustatzeko.

 

 

Erlazionatutako proiektua

innoVET