EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2022/2023

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

FP Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ikaskuntza eredu aurreratuetara egokituz. Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta FP Euskadiko Ikaskuntza Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu..

Izen-ematea non/nola: Tknika web orrian www.tknika.eus (IKASTAROAK atalean sartuz)
Izen-emate epea: 2022ko urriaren 2 arte.
Ebazpena: 2022ko urriaren 7an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
200 plaza (25 kurtsoko)
Iraupena: 70 ordu
– 6 saio aurrez-aurre: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– Asinkronoak (esperimentazioa): 49 ordu
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria)
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio)
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta)
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz)

1. edizioa (urriak 18 – urtarriak 24): 

 Gipuzkoa (Tknika) – 1.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA 
Araba (Mendizabala) – 2.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA
Bizkaia (Iurreta) – 3.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA
Bizkaia (Tartanga) – 4.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA

 

2. edizioa (otsailak 14– maiatzak 16): 

Gipuzkoa (Tknika) – 5.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA  
Araba (Mendizabala) – 6.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA  
Bizkaia (Tartanga) – 7.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA  
Bizkaia (Iurreta)– 8.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA   

 



 

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI