EFQM-Tknika: Praktika onak jardunaldia

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Atzo, ekainak 24,  EFQM eta Tknikaren artean elkarlanean antolaturiko jardunaldi bat ospatu zen Tknikaren egoitzan.

Bere helburu giltzarria EFQM-Hobbide Bikaintasun Ereduaren erabilera, bai erakundean bertan eta baita ere Euskadiko Lanbide Heziketa sistemako ikastetxe desberdinetan sustatzeko garatu den lana eta ibilbidea, eta bide horretan identifikatu diren praktika on batzuk ezagutzera ematea zen

Jardunaldiaren egitaraua honakoa izan zen:

EFQM erakundearen aurkezpen laburra
Tknika: Gure erronka eta lana nola egiten dugun
Tknika-tik TkGune zerbitzuaren erraztatze/koordinatze lana
CIFP Usurbil LHII ikastetxeko kudeaketa praktika onak
Tknika-ren emaitza giltzarri batzuk
Partaide guztien artean garaturiko jarduera kolaboratibo baten bitartez, hobekuntza alderdi desberdinak identifikatzea

Jardunaldian ikastetxe desberdinetako 35 bat pertsonek hartu zuten parte.

Aipagarria da guztien artean lortu zen elkarlan giro bikana.