Amaitu da Phased Array eta ultrasoinu konbentzional bidezko azterketa beira zein karbono zuntz xafletan ikastaroa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Apirilaren 27tik maiatzaren 4ra bitartean, 16 orduko ikastaro bat eman da Tknikan, Phased Array ultrasoinuen bidez karbono-zuntzezko eta beira-zuntzezko probeten karakterizazioaren inguruan. Ikastaro honetan Euskadiko LHko ikastetxe desberdinetako 8 irakaslek parte hartu dute, zeintzuk azterketa mota hori egiteko beharrezko ekipamendua duten, bai metalei dagokienez, bai bestelako materialei dagokienez. Phased Arrayren teknologia, adibidez, sektore aeronautikoan eta eolikoan erabiltzen da material konposatuetan akatsak detektatzeko, hala nola delaminazioak, lotura-faltak, inklusioak, baoak… Material horiekin erabili beharreko makina-parametroak eta lortzen den seinale mota ez datoz bat metalarekin. Ikasturtean zehar, berezitasun horiek azaldu dira, eta ikasitakoa praktikan jarri da. Proiektuaren emaitza gisa, ikasturte amaierarako material didaktiko bat argitaratuko da, eta material hori Tknikaren webgunetik deskargatu ahal izango da.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)