Abian da Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoarekin “Del problema al reto: Un equipo para cada situación” lankidetzako proiektua

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Proiektuko Diseinu-Taldea

Aste honetan hasten gara “Del problema al reto: Un equipo para cada situación” hezkuntza berriztatzeko proiektua; Gaztela eta Leongo Erkidegoekiko lankidetza-proeiktua 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetan zehar luzatzen da. Proiektuaren helburu nagusia da Gaztela Leongo Lanbide Heziketako ikaskuntza-eredu berri bateko ezarpen sistematikoaren gako nagusiak lantzea; eredu berri horrek Fp Euskadi-ko Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratibo-ko ikaskuntza eredua hartzen du oinarri.

Lehendabiziko fasean, aste honetan, hango lau Lanbide Heziketako ikastetxeetako koordinatzailek eta Tknikako Ikaskuntza eta Etekin Handiko alorreko bi ikertzailek osatzen duten taldeak prestakuntza ibilbide bat sortuko du. Gero, prestakuntza ikastetxeetako hainbat irakasle-talderi eskainiko zaie. Honako hauek dira proiektuan parte hartuko diren Gaztela Leongo ikastetxeak:

• Juan de Herrera LHII (Valladolid)
• Santa Catalina LHII (Aranda de Duero – Burgos)
• Pico Frentes LHII (Soria)
• Río Tormes LHII (Salamanca)

Bigarren fasea azaroan hasi eta ikasturte honen amaieran amaitzen da; fase horretan, 16 irakaslekin ariko gara Prestakuntza programa pilotuan. Honela daude antolaturik 16 lagunak: ikastetxe bakoitzak ziklo bereko 4 irakasle ipintzen ditu irakasle talde gisara. Prestakuntzak, sare kolaboratiboetan oinarrituta, zikloetako berariazko lana eta ikastetxeetan ospatuko diren lan-jardunaldiak konbinatuko ditu

2020/2021 ikasturtearen amaieran irakasle-talde bakoitzak proposamen bat edukiko du hurrengo ikasturtean probatzeko. Espero dugu hasierako esperientziek, hainbat mailetan sortutako lankidetza sareen bidez eginak, Gaztela Leongo LH Sistemako aldaketa bideratzeko erreferentzia bilakatzea.

Mila esker FpEuskadirengan eta Tknikarengan konfiantza izateagatik