ZUREZKO EGITURA ARINAREKIN ERAIKITZEA IKASTAROA

 In Biozientziak eta Jasangarritasuna

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Maiatzak 23tik ekainaren 2ra Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxean “Zurezko Egitura Arinarekin Eraikitzea” ikastaroa burutu da. Bertan, zurgintzako eta altzarigintzako lanbide-heziketako zikloetako Lanbide Heziketako 16 irakaslek parte hartu dute, zurezko eraikuntzaren sektorera bideratua, bereziki isolatzaile termikoak dituzten zurezko egitura arinetan oinarritutako egiturak fabrikatzeko eta muntatzeko. Energia-kontsumo ia nuluko eraikuntza eraginkorrak lortu ahal izateko prozesuak garatu dira, PassivHaus estandarrak markatzen dituen irizpideak jarraituz.

Zurezko egitura arinean oinarritutako eraikuntza-mota edo -sistemei buruzko prestakuntza espezifikoa izan da, baita konposizio-aukera desberdinak, geruzen egitura eta erabilera-motiboak, diseinu- eta fabrikazio-etapak eta energia-kontsumo ia nuluko eraikinak lortzeko kontuan hartu beharreko eraikuntza-xehetasun guztiak ere. Logistika, aurrefabrikazioa, garraioa eta muntaia hartzen ditu, eta eraikuntzaren industrializazio-mailak biltzen ditu, in situ egikaritzetik fabrikako akaberekin egindako aurrefabrikazio-mailarik altuenetaraino.

Ikastaro hau garatzeko, Gaztela-Leongo Ceseforren laguntza izan dugu, formakuntza beraiek garatuz.

Erlazionatutako proiektua

Egurra. Woodnika. Madera