Zuntz naturaleko konpositeekin lanean Ortzadar Ikastetxearekin batera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Apirilean, Ortzadar lanbide ikastetxetik irakasle eta ikasle talde bat Tknikara etorri ziren material konposatuen inguruko hastapeneko jardunaldi teoriko-praktiko batetara. Helburua oinarrizko eskuzko laminazio eta infusio prozesuak ikastea zen, material natural edo berriztagarriekin praktika batzuk egin ikasitakoa Euskelec 2019 txapelketarako eraikitzen ari diren kotxean aplikatu ahal izateko. Praktiketan errefortzu bezala kafe zakuetatik lortutako jute zuntz naturalak eta epoxy erretxina erabili ziren. Material berriztagarri eta birziklatuekin esperimentatuz egindako lan interesgarria.

 

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)