Zibersegurtasun transferentzien plangintza

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurtengorako martxan jarri dugun komunikazio ekimenetako bat zibersegurtasun pilulena da. Lerro hauen azpian duzue argitaratu dugun lehen pilula, Phising gaia lantzen duena, zoritxarrez gaur egun pil-pilean dagoen gaia.

Gustoko izan baduzu, partekatu!

 

Abenduan azaldu genuen, zentruetara galdeketa bat bidali genuela zibersegurtasunari buruz jakinmina zuten irakasle sarea osatzeko, eta baita zibersegurtasuneko gaitegi interesagarri bat definitzeko. Lan ildo hauei buruzko lanketa eta hausnarketa fase baten ondoren, hauek dira planifikatu diren formakuntza, ekitaldi eta transferentziak. Guztion interesa piztuko dutelakoan gaude.

 

Formakuntza/Ekitaldi plangintza

Data Transferentzia
Martxoak 7-9 Instalazio inseguruak eta seguruak. Eszenario errealen azterketa
Apirilak 4-5 Programazio segurua
Apirilak 25-29 Monitorizazioa eta monitorizaziorako tresnak
Apirila Cyber Range espazioaren irekiera
Maiatzak 9-12 Segurtasun perimetrala
Zehazteke Segurtasun autodiagnostikoak
Zehazteke Hurruneko sarbideak

Data hauek behin-behinekoak dira.

 

Adi datozen formakuntzetarako deialdiei!

Informazio gehiago nahi izan ezkero, idatzi honako helbidera: info@tknika.eus