WFCP 2020 bertan behera geratu da

 In Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Lanbide Heziketako munduko kongresurik garrantzitsuena antolatzeko hainbat hilabetetako ilusio handiko talde lanaren ondoren, koronabirusaren pandemia dela eta, World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) munduko kongresua aurten ez dela ospatuko iragartzea sentitzen dugu.

Oso erabaki zaila izan da, baina Tknikak, Association of Collegesek eta WFCPek bertan behera uztearen erabakia hartu dugu pertsona guztion osasunari lehentasuna emateko, bai parte-hartzaileen osasuna bermatzeko eta baita gure lantaldearena eta hiritarrena ere, osasun-krisia urrian amaituko ote den ziurgabetasunaren aurrean.

Haien bermea eman diguten pertsona orori eskerrak eman nahi dizkiogu, kongresuan lan ikaragarria egin duen Tknikako taldeari eta Lanbide Heziketako pertsona desberdinei, bai hurbil daudenei, baita nazioarte mailan daudenei ere. Tknikak ilusio handiz hartu zuen kongresuaren erronka, gure arloko nazioarteko lidergoa duten pertsonak etxean hartzeagatik eta euskal Lanbide Heziketa sistema kongresuko parte hartzaileekin partekatzeagatik.

Bikaintasun-sarietarako aurkeztutako proposamenak aztertzen ari gara dagoeneko, eta Affinity Groups eta Breakout Sessionsetarako proposamenak aurkezteko deiak zabalik daude oraindik, apirilaren 30era epea luzatu da eta. Zuen ideiak aurkeztera animatzen zaituztegu, saio eta sari-banaketa horiek nola egingo diren jakinarazteko bide ofizialetatik informatuko zaituztegu.

Sentitzen dugu, azken hilabeteetako ahaleginaren ondoren, bizitzen ari garen aurrekaririk gabeko egoerari aurre egiteko nahi ez genuen erabaki hau hartzera behartuta ikusi izana. Nolanahi ere, lanean jarraituko dugu orain arte egindakoarekin; 2022ko kongresuaren baitan lan hori errealitate bihurtzea gustatuko litzaiguke eta Donostian hura ikustea espero dugu bi urte barru. Ordurarte, Lanbide Heziketa sistema bikain eta berritzaile baten alde lanean jarraitzera animatzen zaituztegu.

Osasuna opa dizuegu eta WFCP 2022 munduko kongresuan elkar ikustea espero dugu!

Erlazionatutako proiektua

WFCP