USWE Online Azken Konferentzia

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Joan den astean USWE Proiektuko kideek Online Zabalkuntza Jardunaldia egin zuten. Bertan, proiektuaren emaitza eta gomendio nagusiak ekitaldiko 70 parte-hartzaileei zabaltzeko aukera izan zuten.

Izaskun Bilbao europarlamentariak ireki zuen konferentzia, USWE proiektua Europan elkarrizketa sozialaren bidez lortu daitekeenaren adibide gisa aurkeztuz.

Ondoren, beste lau hizlarik ontzigintza sektoreko gaitasun beharrei buruzko gaien inguruan aritu zirten:

·     Tiina Perho, CPMR Itsas Industrien Taldeko presidentea,

·     Ingo Giese, Thyssen Krupp Marine Systems, HR Garapen eta Kontratazioko burua

·     Anne Domaizon, Baliabideen Garapen eta Eraldaketarako zuzendaria Naval Group-en

·     Florin Spartaru, Anconav-eko presidentea eta Damen Shipyard-eko HR & Corporate Affairs zuzendaria.

Konferentziari amaiera emateko, Jude Kirton-Darling, industriAll Europe sindikatuetako idazkariorde nagusia eta Christophe Tytgat, SEA Europe-ko idazkari nagusiak hitza hartu zuten. Egindako lana eskertu eta aurrera begira ere, hasitako elkarlan eta ibilbide honi jarraipena emateko konpromezu adierazi zuten.

Erlazionatutako proiektua

USWE