Upskilling Shipbuilding Workforce in Europe

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

USWE proiektuaren helburua itsas sektore eta industriako langileen gaitasunen hutsuneak eta etorkizuneko beharrak detektatzea da, besteak beste arlo hauetan: itsasontzien fabrikazioan, konponketan, mantenimenduan, ontzien ekipamendu eta itsasoko beste egitura batzuetan ere. adibidez offshore plataformetan. Proiektuak sektoreko hainbat eragile desberdinek lehendik jasota dituzten datuak aztertuko ditu. Demografia eta migrazioen joera sozialak ere aztertuko ditu, eta Industry 4.0-k sortutako erronkak fabrikazio-prozesuen digitalizazioaren inguruan eta honek enpleguan dakarren eraldaketa ere aztertuko ditu.

Eskuratuko den ezagutza eta azterketetan oinarrituta, proiektuaren bazkideek lanpostu zerrenda eta hauei dagozkien gaitasunen zerrenda eguneratua egingo dute. Gaitasun teknikoak, zeharkakoak, digitalak eta berdeak izango dira proiektu honen ardatz.

Gainera, proiektua garatu ahala profil eta gaitasun hauek sektoreko adituek aberasten eta balioztatzen joango dira. Lanpostuen eta gaitasunen behin betiko zerrenda adostu ondoren, ESCOri bidaliko zaio Skills Panorama elikatzeko eta interesatu eta politikarien proposamen eta gomendioekin batera proiektuaren ustiapenak etorkizunean proiektu eta ekimen berriak ekarriko ditu.

Proiektu honi lotutako albisteak: