UNEVOC – LH-n ekintzailetasuna irakasteko gida praktikoa

 In AREAS / INTERNATIONALISATION IN THE FIELD OF VOCATIONAL, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Lanbide heziketa zentroetan ekintzailetasuna irakasteko gida praktikoa argitaratu da.

Gida ondorengo estekan aurkitu dezakezu  https://unevoc.unesco.org/up/entrepreneurial_learning_guide.pdf 

Gida hau, batez ere, LHko irakasleei eta zuzendariei laguntzeko diseinatu da, baina baita enpresetako arduradunei, curriculumaren garatzaileei eta LH-rako erabakiak hartzen dituztenei ere zuzendua dago. Hiru zati ditu:

  • Ikaskuntza ekintzaileari eta oinarrizko kontzeptuei buruzko sarrera.
  • Autoebaluazio tresna, LHko erakundeek ikaskuntza ekintzailea integratzeari dagokionez non dauden ulertzeko.
  • Ikaskuntza ekintzailea LH zentroetan txertatzeko gida, Ikaskuntza Ekintzailearen Erakundearen Canvas (ELIC) erabiliz. ELIC erakunde mailan ekintzailetza ikaskuntza indartzeko tresna kontzeptuala da. Atal honetan egindako galdera batzuk edo guztiak erantzun ditzakezu eta besteek egiten dutenaren adibideetatik ikasi. Zure erantzunek  ekintzailetzarako ikuspegia garatzen edo hobetzen lagunduko dizute zure LHko erakundean.

 

Erlazionatutako proiektua

Networks / sareak