Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorrak EUSKALIT-ek antolatu duen Kalitatearen Astean parte hartu du

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur, urriak 31,  eta EUSKALIT-ek antolatutako Kalitatearen Astearen barnean, Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorreko kideek  “LEAN printzipioak Kudeaketa Sistemetan aplikatuz” jardunaldia garatu dute.

Jardunaldian zehar LEAN printzipio garrantzitsuenak eta erabilitako oinarrizko kontzeptuak, tresna desberdinak, ikaskuntza prozesuan eta PKS-aren etengabeko hobekuntza prozesuan erabili daitezkeen adibide desberdinak, ikastetxeetan garatu diren hedapen praktiko batzuk eta gaur egun arte lortu diren emaitzak  azaldu dira.

Alorrean sorturiko ezagutza  transferitu eta partekatzeko helburuarekin, ideia giltzarriak jasotzen dituzten bi argitalpen, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, bertaratu diren guztien artean banatu dira.

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)