Tknika LEAN hedapenaren praktika onak ezagutzen Royo enpresan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Martxoaren 21-ean, Valentzian, sektore desberdinetako erakunde liderren artean LEAN metodologiaren aplikazio eta hedapen praktika onak partekatzea helburua duen LEAN Community-ak antolaturiko bigarren jardunaldia ospatu zen. Tknikako Etengabeko Hobekuntza arloko dinamizatzaile bat bertan izan zen eta jardunaldi honetan aktiboki parte hartu zuen.

Atera genituen ondorio nagusiak honako hauek lirateke:

– LEAN ikuspegia ekoizpen prozesuan hedatzeak pertsonei ahalmena eman die, enpoderatu egin ditu. Zakarrak eta alferrikako jarduerak ekiditzeko eta lan postuan segurtasuna eta osasun egoera hobetzeko, hobekuntzak zuzenean lan egiten duten pertsonek erabakitzen dituzte.

– Efizientziaren eta produktibitatearen handitze edo gorakada nabarmena suposatu du (+%40 salmentetan , +%50 produktibitatean, -%70 lan istripuetan…)

– Kudeatze ez zituzten, eta beraz, balio erantsirik ez zuten adierazleen aginte taula garbitzeko balio izan du

– Arazoak sortzen diren tokian konpondu behar direla bere egin dute erakundeko pertsonek

– Eguneroko ekipo bileretan pertsonen partaidetzari esker komunikazioa asko hobetu da eta bide batez pertsonen inplikazioa eta arduren bereganatzea ere.

– Azkenik langiroa ere hobetu da

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)