Tknika Bergarako zientzia eta teknologiaren inguruko ZTB jardunaldietan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Azken urteetan antolatzen diren Bergarako ZTB (Zientzia, Teknologia, Berrikuntza) jardunaldien helburu nagusia zientzia, teknologia eta berrikuntza gizarteratzea eta sustatzea da. Programa honen osagai nagusiak hitzaldiak, konferentziak, jokuak, erronkak, txapelketak, feriak, dibulgazioa eta umorea dira. Azaroaren 8an Tknikak jardunaldi hauetan parte hartu zuen “Korrika egiteko karbonozko protesi baten diseinu eta garapena” proiektuaren emaitzak aurkeztuz. Hitzaldian materiale konposatuen inguruan, beraien ezaugarriak eta aplikazioak, alderantzizko ingenieritza eta 3D prototipatzea bezalako fabrikazio teknologia berrien inguruan, hitzegin zen, eta protesiaren garapen proiektuaren gakoak azaldu ziren. Gainera Ion Artolak, erreminta honen erabiltzaile moduan, bere esperientzia pertsonalaz hitzegin zuen eta Tknikan fabrikatutako protesiarekin erabilera demostrazio bat egin zuen.

ZTB 2018 jardunaldien inguruko informazio gehiago aurkitu dezakezue hemen.

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)