Tknika AEMAC elkarteko kide da

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Hilabete honetan Tknika AEMACeko, Espainiako Material Konposatuen Elkarteko, kide izatera pasatu da. Material konposatuen edo konpositeen arloan lan egiten duten enpresa, zentru teknologiko, erakunde, unibertsitate, eskola,… sarearen parte izatea da helburu nagusia.  Horrela Euskadiko Lanbide Heziketan garatzen diren proiektuen ikuspen eta transferenzia handiago bat lortuz, sektoreko informazio esanguratsua eskuratuz, kontaktu berriak egitea erraztuz eta batez ere arlo honetako beste agente batzuekin sarean lan eginez.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)