Teledetekzioa droneekin zehaztasunezko nekazaritza arloan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Iragan asteazkenean, Martxoak 13; Lanbide Heziketan droneekin buruturiko teledetekzio lanen nondik norakoak azaltzeko jardunaldi bat burutu zen Tknikan.

Alde batetik, Bidasoa LHIIko Dani Tenaren eskutik zehaztasuneko nekazaritza arloarekin loturiko azterlan bat aurrera eramateko jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren azaldu zen. Bestetik, Murgia BHIko Manuel Valbuenak eta Arkaute Nekazaritza BHIko Fernando Izagak azken bi ikasturteetan hurrenez hurren basogintza eta nekazaritza arloetan egindako teledetekzio lanak plazaratu zituzten.

Hizlari desberdinen partaidetzari esker, teledetekzio arloan orain arte egindako lanaren ikuspegi zabala eskaini ahal izan zitzaien bertaraturiko irakasleei; eta aurrera begira eman beharreko pausoei begira oinarrizko ezagutzak sendotu.