Técnicos para Chile bekadunek Tknikan izan duten pasantia bukatu da

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Enseñanza Media Técnico Profesional-eko (EMTP) Técnicos para Chile programako 29 irakasle bekadunek Tknikan izandako egonaldia bukatu dute. 2016ko azarotik 2017ko martxoaren hasieraraino ikaskuntza metodologia aktibo-kolaboratiboetan formatzen egon dira. Beraien espezialitateak irakasten dituzten LHko ikastetxeetan praktikekin osatu da formakuntza.

Baina programa ez da hemen bukatzen; irakasle hauetariko bakoitzak metodologia hauek beraien ikastetxean nola ezarri azaltzen duen proiektua landu du, eta Txilen laneko lehen hiruhilekoan berau martxan jartzeko erronka du, martxoan alegia.


 

Erlazionatutako proiektuak