Praktika Onen Lehiaketa Ikastetxean

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2015-16 eta 2016-17 ikasturteteetan Irekin. Irakasle Ekin! Ekimenaren baitan Lanbide Heziketako Ikastetxeen Praktika onen lehiaketa bi aurrera eraman genituen. Ikastetxe eta irakasleen partaidetza bikaina izan zen, 94 praktika on jaso genituen eta bi edizioetako 12 finalistek euren esperientzia zabaltzeko aukera izan zuten. Hurrengo web orrian Praktika On finalistak jasota daude: http://irekinfpeuskadi.com/eu/irekin/

2016 finalistak

Aurreko urteetako erantzuna ikusirik, Lanbide-Heziketako Sailburuordetzatik eta Tknika-ren koordinazioarekin, aurten ere irakaslego ekintzaile eta berritzaile hori identifikatu nahi dugu eta horretarako LHko Ikastetxeetan Praktika Onen Hirugarren Lehiaketa kaleratu nahi dugu.

Gure asmoa, irakaslegoa burutzen ari den lan bikaina ezagutuarazi eta LHko ikastetxeen sarean zehar zabaltzea da, horregaitik irakaslegoa ikastetxean burututako praktika berritzaile eta ekintzaileak partekatzera animatu nahi dugu.

Parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra ondorengo formularioa 2018ko apirilaren 12a baino lehen betetzea eta bidaltzea da:

Formularioa (euskeraz)

Ikastetxean Praktika Onen Lehenengo Lehiaketako irabazlea (2016): https://www.youtube.com/watch?v=gnHUEsNQyGs&t=43s

Ikastetxean Praktika Onen Bigarren Lehiaketako irabazlea (2017): https://www.youtube.com/watch?v=7eei0aVucT8&t=59s

 

2017 finalistak

Erlazionatutako proiektua

Irekin