PASSTHRU TRANSFERENTZI JARDUNALDIA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2019-ko Otsailak 28-an PASSTHRU proiektuan landu diren edukiak aurkeztu ziren Iurretako ikastetxean.

Proiektu hau, Don Bosco. Meka, Aretxabaleta eta Iurreta ikastetxeen artean lantzen ari den proiektu bat da eta Iurretako jardunaldian, gai honen inguruan orain arte lortu diren emaitzak aurkeztu ziren.

Bertan azaldu ziren, zein pauso jarraitu behar diren ibilgailu fabrikanteen web-etan erregistratu eta informazioa lortzeko (Passthru 1. maila) eta baita nola egokitu behar diren gure ikastetxeetan ditugun diagnosi makinak, tailer ofizial baten moduan lan egin ahal izateko, Passthru 2. maila Diagnosia, zentraliten eguneratzea, erreprogramazioak, etb…).

Saio honetan aurkeztu zen dokumentazio guztia, gure erkideko Automozio ikastetxe guztien eskuragarri jarriko da. Urrengo markak landu dira gehien bat orain arte proiektu honetan, Renault, Citroen PSA, Toyota, BMW eta Seat.

Bestalde, ikasturte honen bukaeran, beste saio praktiko bat egingo da eta bertan diagnosi makina ezberdinekin, ibilgailuetan praktikak egin ahal izango dira.

Erlazionatutako proiektua

Automobilaren teknologiak