Nicolas Schmit-en bisita jaso dugu, Lan eta Gizarte Eskubideen Europako Komisarioa.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Azaroaren 15 eta 16an Donostian, Tabakaleran, ospatzen ari den Bikaintasun Profesionalari buruzko Foroari hasiera eman dio Jokin Bildarratz, Iñigo Urkullu, Clara Sanz, Ilana Cicurel eta Jorge Arevalorekin batera.

Foroan Bikaintasun Profesionaleko Zentroei buruzko Europako ekimenaren azken aurrerapenak eztabaidatzen ari dira. Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldia da Prestakuntzarako Europako Fundazioaren (ETF), Cedefop-en eta EACEAren, CoVEs Praktika Komunitatearen eta Katapult-en laguntzarekin.

 

Foroaren helburu nagusiak:

  • Bikaintasun Profesionaleko Zentroen ekimena ezagutaraztea.
  • Bikaintasun profesionaleko ekimenean lan egiten duten erakundeen kopurua handitzea.
  • Estatuetako eta eskualdeetako agintarien kontzientziazioa, babesa eta partaidetza areagotzea bikaintasun profesionalaren ekimenean.
  • CoVEren esperientziak eta ezagutzak gizarteratzearen arloan eragin handiagoa izango duen ekintza lortzeko politikak prestatzearekin lotzea.
  • Abian diren CoVE proiektuen adibideak partekatzea eta eztabaidatzea, bai eta Lanbide Heziketako eta Hezkuntzako Euskal Sistema aurkeztea ere, beste herrialde batzuetarako adibide inspiratzaile gisa.
  • Lanbide-bikaintasunaren oinarrizko elementuetan oinarritutako gaikako eztabaidetan parte hartzea.