“Mugarik Gabeko Trebakuntza – Guanajuato, Mexiko” lehen promozioa Tknika-n

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pasa den ostegunean amaitu zuen bere egonaldia, gurekin azken hilabeteetan egon den Mexikoko profesional taldeak. Irakasle eta langile hauek, Instituto Tecnológico de Celaya, Canacintra, Electroramsa eta RPK-Mexiko erakundeetatik etorri dira, denak ere “Mexico sin Fronteras”, Mexico-ko Guanajuato Estatuarekin sinaturiko egitasmoaren barnean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako SPRI-ren laguntzarekin. Beraien egonaldian, 418 orduko formakuntza ikastaro batean parte hartu dute eta ondorengo gaiak modu sakonean landu ahal izan dituzte: automatizazio industriala, IoT edo gauza eta gailuen interneta, eransketa bidezko fabrikazioa eta 3D inpresio teknologiak, eta energia blokea. Gai hauetaz aparte, Tknika garatzen ari diren bestelako gai batzuekin loturiko zenbait aurkezpen eta tailer burutu dira, hala nola, ikaskuntza-irakaskuntza metodologia aurreratuak, kalitate-sistema, konpositeak, ekonomia iraunkorra, ekintzailetza, cybersegurtasuna, errealitate birtuala, Tkgune sarea eta Nodoen sistema. Formakuntza saio guzti hauek Usurbilgo Lanbide Eskola, Don Bosco Lanbide Heziketako Institutua eta Tknikan burutu dira. Formakuntza egitarau hau osatzeko, eta une batez, bertako industria adibideak ezagutzeko, inguruan ditugun automatizazioari, eransketa bidezko fabrikazioari eta automozio sektoreari loturiko zenbait enpresetara, bisitak egiteko aukera izan dute.
Izandako esperientziaren balorazioa oso positiboa izan da, eta aurrerantzean ere horrelakoak errepikatzea espero dugu.