Metrologiako Polyworks software-aren jardunaldia Tknikan

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aurreko azaroaren 10ean Polyworks jardunaldia egin zen Tknikan. Metrologiako software hau Ikaslab proiektuan erabiltzen da, beso robotiko eta eskaner integrazioan zehazki, produkzio kate batetan egin daitezkeen piezen kalitatearen ebaluazioa automatizatzeko.

Egun interesgarria suertatu zen, non taller desberdinetan softwarearen aukerak landu ziren: tridimensionalekin eta eskanerrekin, DataLoop datuen kudeaketa softwarea eta azkeneko praktikan errealitate birtualeko aplikazioa erakutsiz.

Jardunaldiak 39 enpresetako 50 teknikari bertaratu zituen eta jadanik Polyworks softwarearen erabiltzaile diren Euskadiko lanbide heziketako beste 10 irakaslek ere hartu zuten parte.

Erlazionatutako proiektua

Ikaslab (3D inpresioa)