METALS proiektuaren azken bilera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Pasa den asteartean, irailak 18, burutu da Bruselan Metals proiektuko azken lan-talde bilera. Erasmus+ deialdiaren barruan kokatzen den proiektu honetan Tknika, IMH eta AFM erakundeek parte hartu dute eta Europako makina-erreminta erakunde nagusia den CECIMO-ren gidaritzapean burutu da. Hauetaz gain, Alemania eta Italiako makina-erreminta, Unibertsitate eta Lanbide Heziketako beste erakunde batzuen parte-hartzea ere izan du.

Proiektu honen helburu nagusia, hurrengo urteetan eta bereziki makina-erreminta sektorearen barruan, Eransketa Bidezko teknologiak beharko dituzten lanerako gaitasunak (teknikoak eta zeharkakoak), identifikatzea izan da.

Proiektu honen emaitzetako bat, on-line moduan eskuragarri egongo den Eransketa Bidezko Fabrikazioari buruzko ikastaro bat da. Ikastaro hau aurtengo abenduan egongo da eskuragarri ondorengo Metals-eko helbide honetan, www.metalsalliance.eu/