MATCOMP 2017 Material Konposatuen kongresua, Donostian

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainaren 21, 22 eta 23an, Donostiko Kursaalean Material Konposatuen XII. Kongresu Nazionala ospatu zen, AEMAC, TECNALIA eta MONDRAGON Unibersitateak antolatuta.  Bertan materiale konposatuen arloan azken ikerketa eta teknologia berritzaileak aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Edizio honetan material hauek beste sektoreetan duten eragina eta presentzia azpimarratu nahi zen, besteak beste, garraioan, automozioan, trenbideetan, ekipamendu-ondasunetan, makina-erremintan, etab.

200 ponentzia tekniko baino gehiago aurkeztu ziren, 5 saio paralelotan banatuta, ondorengo gaiak kontutan izanik: materialak eta multimaterialak, portaera zerbitzuan, prozesuak, aplikazioak, lotura eta adhesioa, eta azkenik birziklapena eta jasangarritasuna. Gainera 4 osoko hitzaldi egon ziren, ikuspuntu industrial eta zientifiko batetik fabrikazio prozesuen automatizazioak eta lehengaiek duten garrantzia azalduz. Jardunaldi bakoitzaren amaieran mahai inguru bat zegoen sektore desberdinen ikuspuntuak aztertzeko: aeronautika, automozioa eta makina-herraminta.

Kongresu honetan Ikerlan zentru teknologikoak paper garrantzitsua izan zuen eta bere aurkezpenetako bat “lotura adhesibatuen azterketa elementu finituzko modeloen bidez, igogailu batentzako oinarri multimaterial berri baten diseinu prozesuaren kasu praktiko bati aplikatuta” zelarik; aurreko ikasturtean Ikerlan, Orona, MU eta Tknikak elkarlanean garatutako kasu praktikoa (ponentzien laburpenak hemen kontsultatu daitezke).

Kongresuaren programa osoa: http://www.matcomp2017.com/programa.php

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)